Ehoziri topaketa arrakastatsuaren ondoren, prostituzioari buruzko hitzaldia
284lagun elkartu ziren igandean Emeki Elkarteari esker Jostaldi pilotalekuan. Ostiralean, Kultur Etxean Rosa Cobok hitzaldi bat eskainiko du.
Igandean Ehoziriko VII. topaketa gauzatu zuen Emeki elkarteak. Goizeko 10:00etan hasi ziren, Jostaldi pilotalekuan, eta aurreikusi zuten moduan, 300 lagun inguru elkartu ziren, 284 zehazki. “Herri eta hiri ezberdinetatik etorri da jendea”, adierazi du elkarteak. Frontoian zehar hainbat saltoki jarri zituzten eta parte hartzaileek beraien lanak egiteko material ezberdinak erosteko aukera izan zuten. Ekitaldiaren amaieran saltoki ezberdinek emandako opariak zozketatu zituzten parte hartzaileen artean. “Urte osoko lanaren emaitza da hau”, azaldu du elkarteak.
Elkarteak martxan jarraitzen du, eta ostiralean antolatu duten hitzaldia da horren adibide. Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan, Rosa Cobo Bedia dibulgatzaile feminista prostituzioaren abolizioari buruz arituko da. Cristina Ubani izango da moderatzailea.

