Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Bularreko minbiziaren aurka EAJk bere adierazpena kaleratu du

Udal gobernuaren adierazpena tonu negatiboan egindakoa dela adierazi dute, eta hainbat eragileri aitortza egin diete.

Hondarribiko EAJko zinegotziak
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/10/21

Hondarribiko EAJk bularreko minbiziaren aurkako adierazpena kaleratu du. Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSEEk argitaratutakoan jeltzaleek ez zuten haien sinadura ezarri, eta orain adierazi dute horren arrazoia adierazpen horren tonu negatiboa izan dela. “Uste dugu testuak tonu negatiboegia transmititzen duela, Euskadin lortutako aurrerapenak islatu gabe. Pazienteen eta familien laguntzan, prebentzioan eta detekzioan lan egiten dutenen ahalegina ere ez du islatzen. Adierazpen instituzional batek integratzailea eta enpatikoa izan beharko luke, arrazoi horretan urteak daramatzaten elkarte eta profesionalen lana aitortuz.”

Jeltzaleek balioa eman nahi izan diete Osakidetzari eta bularreko minbizia goiz detektatzeko programari. “1996tik milaka kasu goiz detektatzen eta emakumeen biziraupena hobetzen lagundu du, eta horri esker hain inbaditzaileak ez diren tratamenduak aplika daitezke eta pazienteen bizi-kalitatea hobetu”. Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna igandean izan zen, eta jeltzaleek uste dute gizarte osoa gaixotasunaz ohartzeko egun aproposa dela. 

Aitortza egiteko ere aprobexatu dute adierazpena: “Katxalin eta AECC Gipuzkoa bezalako tokiko elkarteen lana aitortzen eta babesten ditugu, urteetan ezinbesteko laguntza, sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egiten baitute begizta arrosaren sinboloaren bidez”. Ikerketaren eta prebentzioaren alde agertu da EAJ: “Diagnostiko bakoitzaren atzean mina, ziurgabetasuna eta borroka daude, baina baita ere itxaropena, aurrerapen medikoak eta gizarte konprometitua. Horregatik, egun honek egindako lan guztia aitortzeko balio behar du, ikerketarekiko, prebentzioarekiko eta arreta integralarekiko konpromisoa berritzeko, eta gure osasun-sistemaren kalitateari balioa emateko”.

Ikuspegi inklusiboagoa

Azkenik, udal gobernuari kritika egin diote jeltzaleek: “Sentitzen dugu adierazpen hau egiteko orduan udal gobernuak kontuan hartu ez izana elkarte, profesional eta bestelako eragilea; kaltetuen prebentzioan, detekzioan eta laguntzan urteak daramatzatenak. Gure ustez, ikuspegi inklusiboago batek mezua aberastuko luke, eta hobeto transmitituko luke guztiek merezi duten aintzatespena”.

Erlazionatutako edukiaBularreko minbiziaren aurka adierazpen instituzionala egin dute Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.