Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Presa I etxebizitzak 2026 urte amaieran entregatuko dira

Udaberrian amaituko dute obra. Gainera, udal gobernuak Hondarribia tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatu nahi du.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/10/20

Hondarribiko alkate Igor Enparan eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburu Denis Itxaso elkarrekin izan dira gaur, Presa I etxebizitzetan. Gaur iragarri dute eraikinean dauden babes ofizialeko 66 etxebizitzak 2026 urte bukaeran entregatuko direla. Eraikuntza lanak iazko urtarrilean hasi ziren, eta aurreikuspenen arabera, 2026ko udaberrian amaituko dira. “Epemuga jarri egin dugu, eta horrekin batera erronka. Gure buruari jarritako erronka hori aurrera eramateko, burubelarri jarraituko dugu lanean”, adierazi du Enparanek.

Alkatearen ustez, Hondarribiak etxebizitza publikoaren beharra dauka: “Behar horri erantzuteko dugu proiektu hau martxan baina badakigu ez duela hondarribiarrek duten etxebizitza beharra asetzen”. Egun, Hondarribian 1552 etxebizitza unitate daude etxebizitza babestuaren eskaera erregistroan. Horietatik 1136 alokairuko eskaerak dira, 683 erroldatuak izanik eta 453 erroldatu gabeak. Itxasoren ustez, datu horiek argi erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza publikoaren apustua egin behar dela.

Presa I etxebizitzen kudeaketa Alokabide entitatearen esku geratuko da. Arduradunek aurreikusten dutenez, udaberrian amaituko dira obrak, eta Alokabidek bere kudeaketa urtean zehar eginez, urte bukaeran emango dizkie giltzak bizilagun berriei.

 

Etxebizitzak ez ezik, eraikuntzak baditu bi lokal komertzial, haietako bat 260 metro koadrokoa. Hondarribiko Udalak izango du lehentasuna lokal horien kudeaketan. Gainera, aparkalekuak ere izango dira. 66 etxebizitzek haien aparkalekua izango dute lurpean, eta horrez gain, lurrazalean beste 55 aparkaleku ezarriko dira.

Etxebizitzak %100 elektrikoak dira eta beroa efizientzia handiz berreskuratzen duten aireztapen sistema koletktiboa dute. Aldi berean, estalkia eguzki plakaz beteko dute. “Bertan biziko diren herritarrek segituan nabarituko dute oso kostu energetiko baxua dutela etxebizitzek. Oso ondo diseinatuta daude, eta duten beharra modu elektriko eta berriztagarrian asetuko dute”, adierazi du Itxasok.

Tentsio handiko eremu

Hondarribia tentsio handiko eremu bilakatzeko prozesuari hasiera eman nahi dio udal gobernuak. Horregatik, gaur, Presa I etxebizitzen bisitaren ondoren, Hondarribiko Udaletxean elkartu dira udal ordezkariak eta Etxebizitza Sailburua. “Eremu tenkatua izendatzeko asmoa du Hondarribiak, eta hori begi onez ikusten dugu. Irunek lortu egin du izendapena, eta Donostiara bidean ditugun herriek eskaera ere egin dute. Denak bide berdinetik joatea egokia da, ikuspegi metropolitano batetik begiratzen badugu”, azaldu du Itxasok.

Enparanek adierazi du, eskaera egin zen aurreko aldian, Hondarribiak ez zituela eremu tenkatu izendatzeko baldintzak betetzen, baina orain, hori aldatu egin da. “Espero dugu 2025a amaitu baino lehen gure eskaera bideratzea, garrantzitsua iruditzen zaigu eta”, gehitu du alkateak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.