Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Bularreko minbiziaren aurka adierazpen instituzionala egin dute Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk

Gaixotasunaren larritasuna adierazi eta huraren aurka eskumenak dituzten instituzioei "konpromisoa" eta "arreta" eskatu diete.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna Kasino Zaharra, bularreko minbiziaren aurkako egun batean.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/10/20

Atzo Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen, eta horren aurrean, Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE alderdiek adierazpen instituzional bateratu bat kaleratu nahi izan dute. “Bularreko minbizia osasun publikoko krisi bihurtu da. 2024an, Estatu espainiarrean 6.604 pertsona hil ziren gaixotasun horren ondorioz; 6.513 emakumeak izan ziren. Urtez urte kasuak ugaritzen ari dira, gero eta emakume gazteagoen artean gainera: 2024an 36.395 kasu berri atzeman ziren, eta 2025ean 37.682ra iritsiko direla aurreikusten da”, adierazi dute alderdiek.

Gaixotasuna ez ezik, haren ondoren datorren bizitza gogorarazi nahi izan dute alderdiek, eta minbizia gainditu dutenei aitortza egin diete. “Minbizia gainditzeak ez du esan nahi lehengo bizitzara itzultzea. Tratamenduek eraldatutako gorputz eta buruarekin bizitzen ikastea eskatzen du. Antsietatea, depresioa, berriz gaixotzeko beldurra, ugalkortasuna edo gorputz-irudia galtzearen dolua… lanketa onkologikoaren parte izan behar duten errealitateak dira”.

Igor Enparan alkateak adierazpen hau “etsigarria” dela adierazi du, bularreko minbiziaren aurkako borroka bezalako gai garrantzitsu eta sentikor baten aurrean ere, Hondarribiko alderdi politiko guztiok adostasunik lortu ez izanagatik. “Gaixotasun honek ez du kolorerik, ez ideologiarik. Horrelako gaiek ez lukete inolako eztabaidarik sortu behar, eta guztion konpromisoa eta elkartasuna eskatzen dituzte”, adierazi du alkateak.

Hiru alderdien ustez, urriaren 19a ez da kanpaina eguna, salaketarako, memoriarako eta konpromiso politiko eguna baita. Adierazi dute bularreko minbizia ez dela lazo bat, eta ezta ere kolore bat. “Politika publikoak, ikerketa eta zaintza eskatzen dituen gaixotasun larria da”. Horregatik, udal taldeen ustez, beharrezkoa da eskumenak dituzten administrazio guztiek arreta jartzea. Horrez gain, ezinbestekoa iruditzen zaie administrazio horiek konpromisoa erakustea hurrengo gaietan:

  • Ikerketa sustatzea. Ikerketarik gabe ez dago etorkizunik. Ikerketak bizitzaren zerbitzura egon behar du, ez irabazi ekonomikoaren menpe.

  •  Legegintza eta aurrekontu-politikak garatzea, bularreko minbiziaren —eta bereziki metastasikoaren— ikerketari lehentasuna emango diotenak, eta tratamendu berritzaileak bultzatuko dituztenak, gaixoen bizi-itxaropena eta bizi-kalitatea hobetzeko.

  • Diziplina anitzeko lanketa integrala ezartzea, besteak beste, psiko-onkologia, zainketa aringarriak, fisioterapia, minaren maneiua eta laguntza soziala barne hartzen dituena.

  • Jarduteko protokolo bateratuak ezartzea, eta paziente bakoitza duintasunez artatzeko aukera emango duen profesional/paziente ratio egokia bermatzea.

  • Osasunaren, gizarte-zerbitzuen eta lan-sistemaren arteko benetako koordinazioa sustatzea: bularreko minbiziari ez zaio ospitaleetan bakarrik aurre egiten, gizarte- eta lan-eskubideen eremuan ere bai.

  • Legea berrikustea eta kutsatzaile eta produktu kimiko kaltegarrien debekua sendotzea, industriari erantzukizuna eskatuz eta ingurune osasungarriak bermatuz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.