Patxi Perez Goñi izango da 2026ko Alarde Publikoaren Jenerala
Hilaren 10ean erabaki zuten Alarde Publikoaren Juntak egindako bilera batean. Perez Anaka konpainiako kapitaina izan da azken urteetan.
Hilaren 10ean izendatu zuten 2026. urteko Alarde Publikoaren Jeneral berria: Patxi Perez Goñi. Alarde Publikoaren Juntak egin zuen bilera, eta han hartu zuten erabakia.
Perez 57 urteko irundarra da, eta aipatu dutenez urte asko daramatza Alarde Parekidearen antolaketa lanetan. Danborradan urte askoan desfilatu duela nabarmendu dute, bai eta 2012tik 2019ra Anaka konpainiako kapitaina izan dela ere. Alabaina, azken urteetan eskopetarekin hartu du parte konpainia horretan.

