Palestinaren aldeko kazerolada zaratatsua, Hondarribian
Palestinarrak bizitzen ari diren egoera bidegabearekin nazkatuta, ozen astindu zituzten etxetik kalera eramandako gailuak.
Zientoka herritar bildu ziren atzo arratsean Hondarribiko San Pedro kalean Palestinaren alde, Israeli egiten ari den genozidioa gelditzeko eskatzeko. Atzokoa mobilizatzeko eguna izan zen Euskal Herri zein estatu osoan, eta Hondarribiarrek ere irmo erantzun zieten deialdiei.
Bozina batek ema zuen abisua eta 15 minutuz nork bere kazerolei eragin zien. Palestinarrak bizitzen ari diren egoerarekin nazkatuta, ozen astindu zituzten etxetik kalera eramandako gailuak. Zenbaitek kufiyak jantzita zituzten soinean, elkartasun eta solidaritate ikur gisa, eta kaleak ere bandera palestinarrekin apaindu zituzten.
Palestinar herriak borrokan jarraitzen du, beren lurraldearen kontrola berreskuratu eta bizitza duin batera itzultzeko itxaropenarekin. Atzoko eguna Palestinarrei solidaritatea erakusteko eguna izan zen, munduan bakarrik ez daudela eta herritarrak elkarturik erakundeei presioa egiteko gai direla erakusteko eguna.




