Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Landa eremuan zein hirietan emakumeen rola aitortzearen garrantzia azpimarratu du Labore Txingudik

Herritarrei tokiko ekoizleak babesteko dei egin diete Labore Txingudi elkartekoek; baita kontsumo kontzientea sustatzera ere.

View of a crop field at sunset
Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/10/16

Elikaduraren Munduko Eguna da gaur; atzo, berriz, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Labore Txingudi elkarteak azpimarratu du bi egun seinalatu horiek bata bestearen ondoan egotea ez dela kasualitatea: “Elikadura sistemaren oinarrian emakumeen lana, jakintza eta zaintza daude, eta gaien ahotsa eta eskubideak erdigunean jartzea ezinbestekoa da justizia sozial eta ekologikoa lortzeko”, diote. 

Era berean, nabarmendu dute landa eremuko emakumean elikadura burujabetzaren zutabeak direla; hala nola, nekazaritzan, artisau ekoizpenean, zaintzan eta komunitatearen sosteguan. “Haien lanari esker mantentzen dira tokiko ekoizpena, bioaniztasuna eta belaunaldien arteko jakintza. Hala ere, emakume askok oraindik ez dute behar duten aitortza, erabaki guneetan lekua ezta lan baldintza duinik ere”, jarraitu dute. 

Elikadura “eskubidea” dela diote, eta, ondorioz, “komunitatearen ardura” dela. Gauzak horrela, elikadura bidezkoago, jasangarriago eta feminista baten alde egiteko “beharrezkoa da emakumeen rola aitortzea eta haien lidergoa indartzea, landa eremuan zein hirietan”. 

Era berean, kontatu dute Ekofeminismotik begiratuta elikadura eta zaintza uztartzen dituen ikuspegia integrala proposatzen duela, lurra, gorputzak eta komunitatea erdigunean jarriko dituen eredu baten alde, alegia. Alabaina, horretarako funtsezkotzat jotzen dute tokiko ekoizpenaren eta kontsumo arduratsuaren aldeko sareak sendotzea, eta emakume ekoizleen ahalduntzea. 

Hortaz, Bidasoako emakume ekoizle guztiak omendu nahi dituzte: eguneroko lanarekin mahaiak elikatzen dituztenak, tokiko ekonomiari bizitza ematen diotenak eta elikadura burujabetzaren aldeko komunitate bizi baten oinarria direnak. “Haien jakintza, ausardia eta elkartasuna dira gure eskualdeko agroekologia eta jasangarritasunaren bihotza”.

Azkenik, herritar guztiak deitu dituzte tokiko ekoizleei babesa ematera, “kontsumo kontzientea sustatzera eta elikadura bidezko, osasungarri eta solidario baten aldeko urratsak elkarrekin egitera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.