Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondarribiko ikasleak, Xaren, euskarazko kultura digitalean sakontzen

Egitasmoaren xede da gazteen artean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea. Talaiako DBH4ko ikasleak izan dira bertan.

Baionan izan diren Talaiako ikasleetako batzuk.
Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia
2025/10/16

Gaur, hilak 16, Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak egin dituzte Baionan. Egitasmoaren xede da gazteen artean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea. Hala, partaideen artean Hondarribiko DBH4ko Talaia ikastetxeko kideak daude; haiekin batera Baionako eta Doneztebeko ikasleak dira, 271 dira orotara.

Gazteak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, eta euskara dira jardueraren ardatz. 2025-2026 ikasturtean, Baionakoaren antzerako beste bederatzi topaketa egin, edo egingo dituzte. Oarso Bidasotik hurbilen den hurrena Errenteria-Oreretan egingo dutena da, azaroaren 27an. Baionako saioa ON! proiektu euskaltzaleak, Mundu Berriak berrikuntza sexologikorako irabazi asmorik gabeko erakundeak, eta Eragin Komunikazioak antolatu dute elkarlanean, eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak babestu du diruz.

“Musika autoekoizteko hastapen-lanabesak, argazki-teknika berriak, robotika, bideojokoak, errealitate birtuala, app-ak nork bere neurrira sortzeko lanabesak, Adimen Artifiziala… askotarikoak dira gazteek jorratu dituzten gaiak”, zehaztu dute antolatzaileek. Hitzaldi eta lantegi formatuko jarduera horiek euskarazko unibertso digitala elikatzen diharduten profesional eskarmentudunek gidatu dituzte.

Berritasun modura, sare sozialetan izaten diren egoera errealen gaineko azterketa egin dute ikasleek adituekin: “Gorroto diskurtsoak antzemateko, ligatzerakoan red flag eta green flag seinaleak identikatu dituzte, sexting-ari buruz gogoeta egin eta fake news edo gezurren aurrean nola jokatu hausnartuko dute, besteak beste”.

Talaiakoak, gustura
Talaia BHIko DBH4ko hainbat ikasle izan dira gaur Baionan. Gustura dira bizi izan duten esperientziarekin. Hodei Enparan Mendesek, adibidez, ikasgaia atera du gaurko jardunalditik: “”Gazteoi beti esaten digute kontuz ibiltzeko teknologiarekin eta mundu digitalarekin, baina XAREn ikusi dugu teknologiak badituela alde on asko”.

Luka Martin Saizek, bere aldetik, esan du argazkilaritza tailerra izan duela bereziki gustuko, eta egunerokoan esku artean gazteek izaten duten sakelako telefonoari probetxu handiagoa ateratzen ikasi duela: “Telefonoarek kamerarekin argazki onak egiten ikasi dugu, flasha ongi erabiltzen. Beste batzuk gamer gelan ibili dira, euskarazko bideojokoetan jokatzen”.

Ekhi Larrak aipatu du sare sozialetan ibiltzen dela, eta eduki asko euskara ez diren beste hizkuntzetakoak direla: “Baina euskaraz ere idazten du jendeak. Nik beti euskarazko musika aukeratzen dut, adibidez”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.