Harreman afektibo-sexualen inguruko zikloa, Emeki elkartean
Equala y La Crafterak dinamizatutako saioak izango dira. Lehen saioa hilaren 17an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Emeki elkartean.
Argi Hitz Egiten zikloa sexualitate eta harreman afektibo-sexualen inguruko ziklo intergenerazionala da. Emeki elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta eta dinamizatzaileak Equala y La Craftera izango dira.
Lehen saioa hilaren 17an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Emeki elkartean. Hurrengoak azaroaren 14an (collage sormen tailerra), abenduaren 12an (hitzaldi solasaldia) izango dira.

