Eman daiteke izena Euskal Herriko hitz gurutzatuen X. txapelketan
Azaroaren 22an izango da txapelketa, baina izena emateko aukera zabaldu dute azaroaren 18ra arte. Internetez inskribatu behar da.
Mayi Iza Agirre hondarribiarrak irabazi zuen iazko txapelketa. Imanol Saiz Gomez de Segura Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen X. txapelketa jokatuko dute Irunen azaroaren 22an (larunbata da), eta dagoeneko izena emateko aukera dagoela jakinarazi du Aitzondo Euskara Taldeak, hura ari baita jardunaldia antolatzen.
Eman dituzten xehetasunen artean, aipatu dute aurtengo edizioak ohiko formatuari eutsiko dionez, txapelketa goizez izango dela eta ohiko probei egin beharko dietela aurre parte hartzaileek. Gainera, aipatu dute Joxan Elosegi hitz gurutzatuen sortzaileak prestatuko dituela proba horiek.
Alabaina, badira zenbait berritasun, eta horien arten nabarmenena da aurten sei lagun sailkatuko direla finalera, eta, ez, aurreko edizioetan bezala, hiruzpalau.
Txapelketa horretan hamalau urtetik gora dituen edonork eman dezake izena helbide honetako galdetegia erantzunda. Izena ematen dutenek bost euro ordaindu beharko dute txapelketaren egunean bertan, eta izena emateko epea azaroaren 18an itxiko da.
Txapelketaren informazio gehiago nahi duenak edota zalantzaren bat duenak helbide honetara idazteko edota zenbaki honetara deitzeko aukera dauka: 685 78 34 70.

