Bihar hasiko da DokuIrun programaren bederatzigarren edizioa
'La estrella azul' dokumentalaren proiekzioarekin emango diote hasiera aurtengoari. 19:00etan izango da, CBA Kultura eta Sorkuntza zentroan.
Bihar hasiko da DokuIrun zinema dokumentalaren bederatzigarren edizioa La estrella azul lanarekin. Dokumentala 19:00etan emango dute CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroko Irun Zuzenean aretoan, gaztelaniaz. Sarrera guztiek 5,50 euro balio dute, eta udalaren webgunean, Luis Marianoko Turismo Bulegoan edota zentroko lehiatian bertan eskuratu ahal izango dira egunean bertan.
Antolatzaileek jakinarazi dute aurtengo edizioan La estrella azul, Traineras eta El cuadro dokumentalak emango dituztela. Lehenak 2023an Zuzendari Berri eta Aktore Berri Onenaren Goya saria jaso zuen. Alabaina, Traineras filmak, izenak dioen modua, emakumeen arrauna du ardatz, eta zenbait patroiren istorioak kontatzen ditu. El cuadro dokumentalean, haatik, familia baten istorioan sakonduko dute.
Aurrekoetan bezala, aurtengoan ere ikus entzunezko talde bakoitzeko langile edota zinematografian adituak direnek aurkeztuko dituzte saioak, eta solasaldiak ere egingo dituzte.
Hona hemen informazio zehatza:
- Bihar, hilak 17, ostirala.
- La estrella azul (Javier Macipe, 2023).
- Gaztelaniaz.
- 19:00.
- Azaroak 14.
- El cuadro (Julen Gorosabel, 2024).
- Gaztelaniaz.
- 19:00.
- Abenduak 5.
- Traineras (Telmo Iragorri, 2024).
- Euskaraz eta gaztelaniaz.
- 19:00.

