Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

2026ko aurrekontu proposamena plazaratu du EAJk

Etxebizitza, mugikortasuna eta hiri atsegina dira EAJren datorren urteko aurrekontu proposameneko puntu estrategikoak.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia
2025/10/16

Hondarribiko EAJk 2026ko udal aurrekonturako proposamenak aurkeztu ditu. Beren hitzetan Hondarribia “bizigarriago, seguruago eta dinamikoago” baten alde egiten duten proposamenak dira aurkeztu dituztenak, “gazteei alokairurako laguntzak ematetik hasi eta azpiegiturak eta aisialdirako espazioak hobetzeraino” doazenak.

Jeltzaleen lehentasun nagusietako bat Etxebizitza duinerako sarbidea bermatzea dela adierazi dute. Izan ere, haien ustez udal gobernuak behin behinean onartutako HAPOak “segurtasun juridiko falta handia” du, eta ondorioz, beharrezkoa ikusi dute herritarrei “errealitateari egokitutako irtenbideak” proposatzea.

Zentzu horretan, gazteentzako alokairu-laguntzak (100.000 euro), etxebizitza publikoko sustapenak kudeatuko dituen etxebizitza saila sortzea (100.000 euro), eta Biteri kaleko (Jostaldi eta Muliate artean) etxebizitza publikoen proiektua (150.000 euro) proposatu dituzte.

Mugikortasunari dagokionez, udal taldeak hiri mugikortasun seguru, irisgarri eta jasangarri baten alde egiten duela adierazi du, eta hori bermatzeko honako neurriak proposatu dituzte: Hiri-autobusaren geltokien egokitzapena (200.000 euro), sortuta dauden bidegorrien arteko loturak eta berri gehiago garatzea (200.000 euro), Javier Ugarteko aparkalekuaren proiektua (150.000 euro) eta Santiago eta Harresilanda kaleko igogailuen proiektua (100.000 euro).

Tokiko ekonomia indartu eta merkataritza zein lehen sektorea dinamizatzeko, aldiz, bi proposamen egin dituzte: Hondarribiako Kofradía proiektuaren diseinua (18.000 euro) eta Merkataritza berrietarako alokairu laguntza programa Kale biziak (75.000 euro).

Herritarrengandik hurbil dagoen udala eraikitzen jarraitzeko elkarteei eta GKEei izapideak errazteko aholkularitza zerbitzua (18.000 euro), Caritasi diru laguntza izenduna (6.600 euro), elkarteek udal lokalak erabiltzeko azterketa (20.000 euro), eta elkarte kultural, kirol eta bestelakoentzako diru-laguntzen %10eko igoera (60.000 euro) proposatu dituzte. 

Aisialdirako eta kirolerako, berriz, kulturak eta kirolak bizitza-kalitatean duten garrantzia azpimarratu eta hurrengo proposamenak landu dituzte: Ludoteka edo haur eskolaren bideragarritasun-azterketa eta ezarpena (30.000 euro), Udako musika jaialdia (200.000 euro), kirol instalazioen hobekuntzak (300.000 euro), Kalistenia gunea (100.000 euro), hondartzako gabarroiak (100.000 euro), Skate Park eta Pump Track proiektua (430.000 euro), eta Guadalupeko tabernaren proiektua (60.000 euro).

Bestetik, “hiri seguru eta irisgarri eta zaindua” izaten jarraitzeko 4 neurri proposatu dituzte: Landabideen konponketa Auzo-bideak (300.000 euro), Kalez-kale proiektua: Mendelu, Oliden eta Arkoll auzoetako espaloien hobekuntzak (250.000 euro), suteen prebentzioa eta mendiko garbiketa (100.000 euro), eta marea biziak saihesteko babes-lanak (150.000).

Azkenik, Hondarribiko ondare historikoa zaintzen eta balioan jartzen jarraitzeko parrokiako kanpai eta kanpandorrearen konponketa (9.000 euro), Goiko-Errota martxan jartzeko proiektua (75.000 euro) eta San Telmo gazteluko ikerketa eta lan arkeologikoak (30.000 euro) proposatu dituzte. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.