Udazkeneko kultur ekitaldien sarrerak, salgai
Ekitaldi mordoz osaturiko programazioa antolatu du udalak udazkenerako, Amaia KZ-an eta CBA-n disfrutatu ahalko direnak.
Irantzu Varela, artxiboko argazki batean. Udazkeneko ekitaldien sarreren salmenta abian jarri du Irungo Udalak. CBA-n eta Amaia kultur zentroan izango dira ekitaldiak.
Udalak, ohar bidez, hainbat data nabarmendu nahi izan ditu, hala nola, Irantzu Varelaren bakarrizketa (azaroak 7), Ezezagunok antzerki taldearen antzezlana (abenduak 13) eta magiaren ikuskizuna (abenduak 27).
Udazken osorako Irungo Udalak prestatutako kultur programazioa haien atarian ikus daiteke. Sarrerak, Amaia KZ-ko web gunean.

