Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

"Elkarbizitzaren garaia bukatzen eta eskubideen garaia irekitzen ari da"

Jaizkibel konpainiak aurtengo jaien balorazioa egin berri du. Datozen hiletako estrategia definitzeko eta "konponbiderako orria berriz ere marrazteko" lanean hasi dira jada.

Aurtengo irailaren 8an HITZAk ateratako argazki bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2025/10/09

Irailaren 8tik jada hilabete bat igaro den honetan, Jaizkibel konpainiak aurtengo jaien balorazioa egin berri du, bideo eta guzti. Aurtengo desfileetan bildutako irudiekin ikus-entzunezko ederra ondu dute konpainiakoek. Horrez gain, ohar bat kaleratu berri dute publikoki, aurtengoa baloratu eta aurrera begira dituzten asmo eta aldarrikapenak herrikideei helarazteko asmotan. 

Lehenik eta behin, Igor Enparan alkateak egindako dekretuak ez duela “inolako aurrerapausorik” ekarri berretsi dutela esan dute. Goizeko desfilean alkateari emandako gutunean hori adierazi ziotela gogorarazi dute. “Alkate dekretua ez betetzeko saiakeran HAOSEk (Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkartea) egindako errekurtso judiziala eta 8an bertan dekretuaren kontrako manifestazio eskaerak, berriro ere erakusten digute ustezko tradizioaren izenean, beraien mesedetara edozer erabiltzeko gai diren horiek ez dituztela espazio konpartituak irudikatzerik nahi”, esan dute ohar honetan. “Ertzaintzaren baimenpean”, alarde baztertzaileko kideei alkate dekretua ez betetzea leporatu diete, eta alkateari, aldundiari eta Jaurlaritzari honako gogoarazi nahi izan diete: “sentimenduak ez daudela eskubideen gainetik, eta aurtengo irailaren 8an, haien legeak ez betetzeko bermea ematen dietela HAOSEkoei, bai manifestazio baimena emanez, zein haien desfileari harrera eginez”.  

Egunean bertan Enparan alkateak egindako adierazpenak “sinestezinak” izan zirela erantsi dute. “Nola esan daiteke erdizka bete denik dekretua dozena bat pertsona agertu zirenean Gernikako Arbolan? Nola esan daiteke tentsioa jaisteko denok gure aldetik jarri dugula, udal korporazio osoa legitimatu zuen konpainia bakarra Jaizkibel izan zenean 7ko aurreskuan? Espazioei eta batasun guneei uko egitea ez da tentsioa jaistea, hautsa alfonbraren azpian gordetzeak etxea garbitzen ez duen modu berean”. 

Aurten konpainiakoek pairatu behar izan dituzten erasoak gogor salatu ditu konpainiak. Jaizkibeleko kapitaina etxeko atarian erasotua izan zela eta irailaren 8an bertan konpainiako kide bat eta haren lagunek “hitzezko zein eraso fisikoak” jasan behar izan zituztela deitoratu dute. Haiei guztiei, “diren konpainiakoak izanda ere”, babes osoa helarazi diete: “hartu nahiko lituzketen bideetan lagun izango gaituzte”.

Lehen urtea izan da konpainiak irailaren 7ko aurreskuan parte hartzen duena, eta erabaki hori hartu izana positiboki baloratu dute. “Oso erabaki ona izan da, eta bertan mantenduko gara”. Kidego osoak plazan erakutsitako jarrera txalotu du Jaizkibelek, eta “herri ordezkariekiko erakutsitako errespetua” eskertu nahi izan dute. Asanbladan berretsi berri duten bezala, datozen urteetan ere horrelako espazio gehiagotan parte hartzeko erabakia hartu dute, hala nola, “irailaren 10ean hildakoei egiten zaien omenaldian” izango da Jaizkibel aurrerantzean. 

Harro daude konpainiako kideek erakutsitako jarreraz, “irmotasuna, errespetua eta duintasuna” erakutsi baitzuten haien esanetan. Konpainia babestera joan ziren guztiei ere eskerrak eman dizkiete, baita haien irrintziekin bidea alaitu zutenei. “Oraindik ere oilo ipurdia jartzen zaigu Zezen Plazara gurutzatzen duen zubitik lorez jositako palestinar zapi erraldoia gogoratzen dugunean”. Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko kanpaina sinbolikoki garrantzitsua izateaz gainera, ekonomikoki ere “oso ongi” atera dela ondorioztatu dute. 12.000 euro inguru bildu dituzte, osorik Palestinara bideratuko direnak. “Irailaren 8tik aurrera ere jarrai dezagun Palestinarekiko elkartasuna irudikatzen eta Gazako genozidioa salatzen”. 

Konpainia dagoeneko datozen hiletako estrategia lantzen ari da, eta horrez gain, hainbat “etxeko lan” ditu esku artean. Batetik, “konponbiderako orria berriz ere marrazteko” lanean jarriko dira, “herriaren diagnostiko batetik abiatuta, aurrera begira hartu ditzakegun estrategia ezberdinak identifikatuz”. Bestetik, jai parekideak nahi dituztenen artean elkarrizketa guneak eta estrategia partekatuak diseinatzeko asmoa dute, “gure konpainia eta Hondarribiko udal gobernua onartzen eta legitimatzen ez dituen HAOSEren gainetik”. “Itxaroten geratu gabe, lanean topatuko gaituzue datozen hilabeteetan. Argi dugu, elkarbizitzaren garaia bukatzen ari dela eta eskubideen garaia ireki”. Hori izango da konpainiaren ibilbidearen oinarria. 

Hona aurtengo irailaren 8aren bueltan osatu duten bideoa: 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.