Sandra Cuestak 'Liquid gogo' proiektua aurkeztuko du
Azken bi hilabeteetan 'Liquid Gogo' poposamen indibiduala garatzen aritu da Maddalen gunean. Egonaldiaren emaitza herritarrekin partekatzeko hiru hitzordu proposatu ditu.
Duela hilabete Maddalen gunea estudio-laborategi bihurtuko zela iragarri zuen Igor Arrietak Maddalen arte garaikiderako guneko espazioaren kudeatzaileak.
Ordutik, Sandra Cuesta Aizkorbe artista Liquid Gogo poposamen indibiduala garatzen aritu da eta egonaldiaren emaitza herritarrekin partekatzeko, hiru aurkezpen egingo dituela iragarri du.
Lehena hilaren 10ean izango da. Bigarrena hilaren 17an eta hirugarrena hilaren 24an. Hirurak 19:00etatik 21:00etara izango dira.
Hortaz gain, hilaren 28an, 29an eta 30ean estudioa bisitatzeko hiru bisita ere proposatu ditu artistak. Hitzorduak 18:00etik 20:00era izango dira. Horietako bakoitza ezberdina izango den arren, elkarrekin esperientzia oso bat osatzen dutela azaldu du. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.
Cuestak berak aurreratu duenez, Santa Maria Maddalenaren irudian inspiratutako bisitak izango dira. Santuaren irudia “eraldaketaren eta askapenaren sinbolo” gisa erabili du artistak.

