Mai Egurza ilustratzailea hil da
Larunbatean hil zen, 38 urte zituela. Komikigintzan ibilitakoa batez ere, Irungo Udalarentzat ere egin zituen lanak.
Mai Egurza (Irun 1986, Bartzelona 2025) ilustratzaile eta marrazkilari irundarra larunbatean hil zen, Bartzelonan. Han egiten zuen lan. Hiriko eta kanpoko kulturan hutsunea utzi du.
2006tik aurrera ilustrazio ikasketak hasi zituen, eta 2011an hasi zen lanean lehenengo liburuak ilustratzen Elkar, Bromera, Dibbuks, Norma eta SM argitaletxeekin. 2014etik Zidrou (Benoit Drousieren izen artistikoa) belgiar gidoilariarekin El Paseo de los Sueños komikirako edo Xabiroi komiki aldizkarirako egin zituen.
Irungo Udalarentzat ere egin zituen lanak, adibidez, Gabonetako ekitaldietako kartel eta egitarauetarako, nahiz udako jardueretakoak. Adibidez, Irungo sarreretan hirira autoz iristen direnei ongietorria emateko panelak daude jarrita. Ficobako biribilgunean dagoena Egurzak egindakoa da (behekoa da irudi hori).


