Igandean amaituko da Girabiraren hamaikagarren edizioa
'Txikimusika' jarduera izango da aurtengo edizioa itxiko duena. Mendibil parkean musika izango nagusi igandean (hilak 12), 12:30ean hasita.
Girabira programaren hamaikagarren edizioa bere amaierara heltzen ari da, igandean izango baita aurtengoaren azken hitzordua. Egitasmoaren laugarren jarduera izango da igandekoa, eta horrekin batera amaituko da aurtengoa, Txikimusikarekin. Mendibil parkea izango da oholtza, eta bertan musika izango da nagusi 12:30etik 16:30era bitartean.
Hona hemen igandeko egitaraua:
- 12:30. Familientzako kontzertua GuraShow taldearekin.
- Guraso batzuk haien haurtzaroko errepertorioa jotzen dute umorearen bidez “belaunaldien arteko topagune bat sortzeko”.
- 13:30. Piknik musikala.
- Fribotik DJak piknik bat girotuko du.
- 14:30. Tailer musikalak.
- Aitor Espiek, Skola Musikek eta Taupa!k antolatuta, hiru tailer egingo dituzte harrentzat.
Tailer guztiak libreak direnez, ez da izenik eman behar aldez aurretik.

