'Hilo mental' liburua aurkeztuko du Jose Mari Zabalak
Hilaren 9an (osteguna) izango da liburuaren aurkezpena, 19:30ean, Irungo Kabigorri Ateneoan.
Jose Mari Zabala, 'Hilo mental' liburua sinatzen. @josemarizabala / Instagram Jose Mari Zabala sortzaile esperimental independenteak Hilo mental liburua aurkeztuko du ostegunean (hilak 9), 19:30ean, Kabigorrin.
128 orrialdeko lana da, eta irudi galeria autonomo bat osatu du liburu horretan. Zehaztu dutenez, korrelazio tematikorik gabeko lana da, baina lelo, bertso eta estanpatan laburbildu daitezke hiru testu kategoriarekin batera.
Zabalaren lanak Euskal Herriko eguneroko bizimoduaren interpelazio kritikoa du ardatz, kontsumo eta hedapen masiboko teknologiaren ohiko baliabideetara joaz, ospe gabeko euskarrietan, oro har, herrikoia delako. Haren interesak “funtsezko gizatasunaren” ingurukoak dira; eguneroko kontuak, arruntak, “garrantzirik gabeak eta hutsalak bezala ezagutzen diren gauzei arreta jarriz, sarri marjinalitatearen mugetatik, paradoxiko-disruptorearekin estuki lotutako eragiketa praxiak garatuz”.

