Emakumeok zast! ekimenaren hurrengo hitzordua, futbola
Ostiralean (hilak 10) elkartuko dira Stadium Galen, 10:00 eta 12:00 artean. Kera eta Parean elkarteek sustatutako programa da.
Emakumeok Zast programa, Irunen. Emakume migranteak kirol mundura gerturatzea da helburua.Alaine Aranburu Aurreko ikasturtean abiatu zuten Kera emakumeen ijito elkarteak eta Parean elkarteak Emakumeok zast! programa, eta jarraipena emateko asmoz antolatu dute asteburu honetako hitzordua. Haren helburua kirolera gerturatzea eta elkar ezagutzeko konfiantzazko espazioak sortzea da, eta hilabetean behin eskualdeko kirol bat probatzean dute. Ildo horretatik, beraz, ostiralean (hilak 10) futbolean jokatzeko elkartuko dira Stadium Galen, 10:00etatik 12:00etara.
Tramontanako emakumeen taldeak entrenatuko ditu jarduerara bertaratzen direnak.

