Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

CBA Bibliotekak, hamar urte soinean

Hamar urteren balantze ezin hobea egin du udalak: Irundarren ia erdiak du bibliotekaren txartela eta horien erdia baino gehiago, emakumeak dira.

CBA Bibliotekak hamargarren urteurrena bete du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Irun
2025/10/04

Hamar urte bete ditu CBA bibliotekak. Atzo izan zuen urteurren biribila eta balorazio ezin hobearekin heldu da gainera lehen hamarraldi hori. Izan ere, Irungo Udalak eman dituen datuen arabera, etengabe handitzen ari da erabiltzaile kopurua: “Irungo populazioaren %48,5 hau da 35.411 bazkide erabiltzaile ditu iraila itxi arte egindako zenbaketaren arabera”. Beste datu bat ere eman du udalak, bazkide erabiltzaile horien %54 emakumeak dira. Datuei erreparatuta ahoan bilorik gabe esan du Irungo bizitza kultural, hezitzaile eta sozialean “finkatzea” eta “errotzea” lortu duela bibliotekak.

Ikust Alaiatik lekualdatu zenetik duela hamar urte, 5.252 bazkide gehiago ditu bibliotekak. Berrikuntzak ere jaso dituela azaldu dute, “hala nola e-liburutegiarekin bat egin eta material digitala sartu du, espazio eta ordutegiak erabilera berrietara egokitu ditu, GazteAretan bezalakoz erbitzu berriak hartu ditu, edota era askotako programazioa eskaintzen du”.

Joan den hilabetean gainera, CBAren Kultura eta Sorkuntza zentro berria zabaldu zela ere ekarri du gogora udalak urteurrenaren harira, “horri esker, hiriko kultur eskaintza dibertsifikatu ahal zian da, eta bide batez, gaur egungo bibliotekari erabilera kultural eta arte eszeniko berrietarako gune bat erantsi zaio, eskaintza osatuz”.

Nuria Altzaga lehen alkateorde eta Kultura ordezkariak, hamargarren urteurrena zifra hutsa izatetik harago doala esan du, “erabilgarria den zerbitzu hurbil eta oso indartsu dagoen egiaztapena baizik. Ardatz izan da hiriarentzat, eta gure erronka hazten eta berritzen jarraitzea da, kultura digitalak eskaintzen duen errealitate berriarekiko eta edukiak kontsumitzeko ohitura berriekiko konexioa galdu gabe”.

Bisita eta mailegu gehiago

Bibliotekak 158.360 bisita izan zituen 2024an, batez beste berrogeita hamar pertsona egunean, “iaz baino %10 gehiago”. Sarrera gehien izan zuen hilabetea, maiatza izan zen, eta bestaldean, berriz, uztaila dago”.

Beste datu pozgarria ere eman dute: erabiltzaile adingabe berrien %76 mailegu zerbitzua erabili zuen, eta helduen %64, “horrek adierazten du lehen kontaktua zerbitzuaren erabilera aktibo bihurtzen dela gerora”. Maileguen arloan ere balantze positiboa egin du udalak, %11,7 hazi baitziren iaz. Gaur gaurkoz 122.000 dokumentu baino gehiago ditu bibliotekak eskura; 4.016 material berri hartu zituen iaz.

Zerbitzua orduetara ere eraman dute. Hala, azaldu dute biblioteka 308 egunean izan zela zabalik eta 2.945 orduz eskaini zuela zerbitzua, “azterketa garaietan ordutegiak zabaltzeko malgutasunak eta ia urte osoan erabilgarri izateak herritarrentzako ikasketa, topaketa eta erreferentziazko gune egin dute”.

Ikasgela, astelehenetik zabalik berriro

Astelehenean, hilak 6, Ikasgelak ateak zabalduko ditu berriro, bestalde. CBAren erreferentziazko espazioetako bat da, eta 65 metro koadro gehiago izango ditu egindako berritze obrei esker. 2022ko maiatzean CBAren bigarren faseko lanekin gazte gunera lekualdatu zuten espazio hori, orain jatorrizko espazioan birkokatuko da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.