Irunen ere, Palestinaren alde
Gazara bidean zihoan ontzidiaren atxiloketa salatzeko ehunka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean San Juan plazan.
Ontzidiak pairatutako jazarpena eta Palestinaren askatasuna, bi kontzeptu horien alde oihukatu zuten atzo ehunka lagunek Irungo San Juan plazan. 19:00tan hasi zen elkarretaratzea, eta gutxinaka jendea batzen hasi zen. Pankarta eskuan, ontzidiaren atxiloketaz berri ematen zuen, eta Israelen desegitea eskatu.
Hainbat udaletxetan errepikatu zen elkarretaratzea, baina denetan berdina aldarrikatu zuten. Horrez gain, denek bat egin zuten bihar Iruñean egingo den manifestazioaren deialdiarekin. Horren harira, autobusen berri eman zuten, eskualdetik irteteko aukera izango baita.















