Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Irungo EAJ, pozik udal gobernuan egiten ari den ekarpenarekin

Udal gobernuan denetik, udalak irundarrei arazoei erantzuteko gaitasun handiagoa duela esan dute EAJko kideek.

Irungo Uri Butu Batzarreko kideak, joan den asteburuko EAJren Alderdi Egunean.EAJ Irun / Facebook
Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2025/10/03

Zortzi hilabete dira Irungo EAJ udaleko udal gobernuko kide denetik. Baikor azaldu dira jeltzaleak hiriaren gidaritzan egiten ari diren ekarpenarekin, “balorazio positiboa egiten dugu”. 2026ko aurrekontuen lanketan, eta aurreikusten diren erakundeen arteko lankidetzetan ere jarri du asmoa EAJk. “EAJ udal gobernuan sartu izanak inflexio puntua ekarri dio gutxiengoan eta ahul zen gobernu horri. Ahalbidetu dugu gobernu indartsua izatea, gehiengo osoa duena, eta herritarren arazoei erantzuteko gaitasuna duena”. Irungo EAJren Uri Buru Batzarrean egin dute azken hilabeteetan egindakoen balorazioa.

Egindakoen xehetasunak laburbildu ditu Uri Batzarrak. Honakoak horien zerrenda, haien hitzetan: “Txenpereneako proiektuetan egindako aurrerapenak; Arbes berrurbanizatzeko obrak abian jartzea etorkizunean adinekoentzako egoitza berriaren inguruan; hiriko auzo guztietan obra txikiak egitea herritarren bizi-kalitatea hobetzeko; hiriaren memoria demokratikoa berreskuratzea eta lankidetzari balioa ematea; ordenantzak eta erregelamenduak onartzea animalien ongizatearen, harrera-pisuen eta kulturartekotasunaren arloan; eta gizarte-ongizateko, berdintasuneko eta euskarazko programak indartzea, besteak beste. Era berean, herritarren segurtasunari dagokionez urratsak ematen ari dira, Udaltzaingoa irundarrengana hurbiltzen duten neurri berriekin”. EAJk esan du “konpontzen errazak ez diren arazoak” dituela hiriak, eta aldi berean, badaki irundarren artean horien gaineko kezka dagoela.

Aurrera begira
2026ari begira jarri dira hiriko jeltzaleak, “funtsezko urte politikoa” izango dela adierazi dute: “Irungo etorkizuna markatuko duten proiektu estrategikoetan aurrera egiteko unea da, irundarren benetako beharrak alde batera utzi gabe”.

Kezken atalean, hiriaren jarduera ekonomikoen egoera aipatu du EAJk, bereziki merkataritza eta industria sektoreetakoa. Kalitatezko enplegua eta tokiko kontsumoa indartzea ditu xede. “Argi dugu erronka horiei guztiei aurre egiteko, eta bereziki susperraldi ekonomikoari, udalbatza osatzen duten indar politiko guztien parte-hartzea beharrezkoa dela. Horregatik, dei egiten diegu udal taldeei, elkarrekin lan eginez eta diagnostiko partekatu batetik abiatuta, hiriko plan estrategiko bat egiteko, potentzialtasunak eta ahuleziak jasoko dituena. Epe laburrerako eta epe ertainerako irtenbideak proposatuko dituen plan bat, Irun aukera eta proiektu eraldatzaileen agertoki bihurtzeko helburuarekin”.

Erakundeen arteko elkarlanean haiek udal gobernuan daudenetik Irunek aurrera urratsa egin duela uste dute jeltzaleek, bai Eusko Jaurlaritzarekin zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta hirian bide azpiegituretan nahiz osasunaren arloan izan diren aurrerapenak nabarmendu dituzte. “Batzarrak uste osoa du koalizio gobernuak lankidetza dinamika sendotzen jarraituko duela; emaitzak ikusten ari dira, eta Irungo Euzko Alderdi Jeltzaleak harreman hori areagotzeko eskatu du, herritarren onerako. Pauso bat aurrera eman, eta gure hirian apustuak egia bihurtzen direla erakusteko unea da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.