Via Irun proiektua aurkeztu du gaur Cristina Labordak, Malagan
'GreenCities, Urban Intelligence & Smart Mobility 2025' foroan izan da Irungo alkatea, eta gaurkoan Via Irun proiektua aurkeztu du.
Cristina Laborda Irungo alkateak Via Irun proiektua aurkeztu du gaur Malagako (Espainia) GreenCities, Urban Intelligence & Smart Mobily 2025 foroan, eta nabarmendu du “zein nolako aukera den hiriarentzako trenbide lorzoruak berreskuratzea, espazio publiko berriak sortzea eta garapen ekonomikorako eta hiriaren konektibitatea hobetzeko ekintzak egitea”. Jardunaldi horretan “izaera integral eta eraldatzailea” duen proiektua bezala aurkeztu dute Via Irun.
Gaurkoan, Hirien kudeaketan inspirazio iturri diren esperientziak izeneko saioan hitz egin du Labordak, eta proiektuaren xehetasunak emateko baliatu du hitzartzea. “Helburua, azpiegiturak modernizatzeaz gain, bada hiri eredu berri bat sustatzea ere, eta hiri barruti berritzaile bat eratzea, ezagutzaren, ekintzailetzaren eta enpresen esparruko erabilerak integratuko dituena”.

