Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Herriko klubek antolatzen duten emakumeen kirol eskaintza zerrendatu dute

Parean elkarteak egin du gida, eta kirolean emakumeak sustatzea da helburua. 'Hamaika emakume, hamaika erronka' erakusketa ere inauguratu dute.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2025/10/01

Gaur goizean Parean elkarteak herriko klubek antolatzen duten emakumeen kirol eskaintza eta emakumeen kirola ikusaraztea helburu duen Mendi Urruzunoren Hamaika emakume*, hamaika erronka argazki erakusketa aurkeztu ditu. 

Parean elkarteak hiru urte daramatza kirolaren alorrean lanean, eta gaurkoan herriko klubek emakume eta neskatoei zuzentzen dizkien eskaintza gida izan dute hizpide. Hirugarrenez egin dute gida, eta eskualdeko kirol eskaintza bildu eta zabaltzen dute ikastetxeetan eta guraso elkarteetan bezalako lekuetan. 

Orotara, 30 elkartek baino gehiagok hartu dute parte osaketan, eta ondu duten zerrenda horretan kirol bakoitzaren xehetasun guztiak jarri dituzte. Hala ere, aurten, berrikuntza modura, klub bakoitzarekin lanean aritu direnean ikusi dituzten praktika onak edota aholkuak zerrendatu dituzte “indarkeria matxista ekidin eta benetako berdintasuna sustatzeko kirolean”.

Era berean, erantzunkidetasuna sustatzeko edota kontziliazioa sustatu eta emakumeen parte hartzea handitzeko egon daitezkeen aholkuak ere zerrendatu dituzte. Horren adibide modura aipatu dituzte ordutegi malguak edota komunikazio eta planifikazio argia. 

Behin gidaren nondik norakoak azalduta, Mendi Urruzunoren erakusketari heldu diote. Parean elkarteak jarri du erakusketa, baina Txingudiko Elkarte Feministarekin eta Irungo Emakumeen Etxearekin elkarlanean ekarri dute Irunera. Urruzunok azaldu duenez, erretratuaz aparte horri buruz zer kontatu nahi zuen adierazteko dauzkate argazki laguntzaileak, eta hori, azaldu duenez, “sormena edo istorioa kontatzeko egindako ahalegin bat” da. 

Argazkilariaren ondotik, Txingudi Elkarte Feministak hartu du hitza, eta azaldu du Behobian emakumeek parte hartzeko proiektu bat dutela. Gainera, Parean elkartearekin batera hitzaldi bat emango dutela ere aurreratu du. 

Kera elkartea ere izan da aurkezpenean, eta kontatu dute topaketa pedagogiko eta feministak egiten dituztela emakume ijituekin, eta kirola “nahiko presente” egoten dela topaketa horietan. Ildo horretatik, aurreratu dute datorren astean egingo dituztela bosgarren topaketak, eta “bereziak” izango direla ere gaineratu dute. 

HITZA Mendi Urruzunorekin izan da, eta erakusketaren nondik norakoak azaldu ditu. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.