
Kontxa irabaztea urruti badute ere, elitean konplexurik gabe aritzeko gaitasun betea dutela erakutsi dute Oarso Bidasoko traineruek. Helburuak beteta, urrats bat gehiago egin nahi dute etzi. Horretara doaz.

2.400 metro koadro ditu, eta lau espazio berri sortu dituzte. Gune berriak inauguratzeko, hiru eguneko programazioa ondu dute.

200 parte hartzaile inguruk parte hartuko dute asteburuan duen "izaera lehiakorragatik" ezaguna den txapelketan.

Bidasoko Ospitaleko bloke kirurgiko berriko obren lizitazioa izango da, hain zuzen, Osakidetzak egingo duena. Jaurlaritzak 23 milioi euro inbertitu ditu proiektuan.

Baserritarren azokan zein toka txapelketan izan da Hitza. Eguzkia lagun, sekulako giroa sortu da Zumardian.

Doako laguntza emateko programak dira. Saioetan mugak jartzen ikasteaz gain, euren arteko harreman afektiboak eta komunikazioa sendotuko dituzte.

Aireportua Donostiako erdigunearekin lotzen duen autobus linearen eraginkortasunagatik baikor mintzatu da Azahara Dominguez foru diputatua.

Arrantzalez jantzita noski, kalera irten dira gaur ere hondarribiarrak. Gazteek herri bazkaria egin dute Bentan; adinekoek, berriz, kiroldegian hartu dituzte indarrak.

Abenduaren 20an izango dira haurren zein helduen lasterketak, eta izen emateak hilaren 17an (datorren asteazkenean) zabalduko dira.

Buruhandi eta erraldoien desfilean izan da gaur HITZA, eta argazki zein bideo bidez jaso du goizeko haurren festa.