2025/9/24

Bertako Produktuaren Astea hilaren 29tik urriaren 4ra izango da

Bertako ekoizle eta eragileei garrantzia eta espazioa emateaz gain, "pertsonek produktuen benetako garaiarekin eta naturaren erritmoarekin konektatu eta herritarren kontsumitzeko moduan aldaketak sortzeko" helburua du Bertako Produktuaren Asteak.

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen azoka, igandean

Hilaren 28an izango da, 11:00etatik 13:30era, Colon ibilbidean. Hamazazpi elkartek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango da.

50 hitzordu kultural antolatu dituzte udazkenerako

Kontzertuak, dokumentalak, antzerkiak... denetarik antolatu dute datozen hilabeteetarako. Lehen hitzordua ostiralen honetan izango da.

Gipuzkoako erresidentziak greban dira berriro

Elkarretaratzeak egiten ari dira Irun eta Errenteria-Oreretako zaharren egoitzetan.

Roke Mendez frankismoaren biktima gisa aitortu du Espainiako Gobernuak

Espainiako Poliziak eta Guardi Zibilak Hondarribiko Asturiagako hondartzan tiroz hil zituen Roke Mendez eta Jose Luis Mondragon Elortza 1974an. Iaz 50. urteurrena bete zen.

Lantalde Industrialei zuzenduriko bi ziklo berri sortu ditu Bidasoa Bizirikek

Ziklo berri horiek adimen artifiziala eta talentuaren kudeaketa izango dute ardatz. Lantalde Industriala egitasmoak 20 langiletik gora dituzten hamar enpresa industrialek osatzen dute.

'Elkarrekin' proiektua azken fasean sartu da jada

Aste honetan zazpigarren atala kaleratu dute, eta datorren astekoa azkena izango da. Eli eta Joëlle dira zazpigarren atal honetako protagonistak.

'The best of Mozart' gala egingo dute larunbatean, Amaia KZn

Wolfgang Amadeus Mozart konpositorea "gogoratu eta jendeari hurbiltzeko" saioa izango da hilaren 27koa. 19:00etan izango da.

Gipuzkoako Outlet Azoka eta askoz gehiago, Ficoban

Datozen sei asteetan askotariko hitzorduen topaleku izango da Ficoba. Kongresuak, azokak, azterketak... egingo dituzte bertan.

Gehiago