Literatura tailerretan izen emateko epea zabalik, hilaren 25era arte
Ikasturte honetan ere literatura tailerrak emango ditu Hondarribiko Udal Liburutegiak. Liburutegian bertan edo telefonoz deituz eman daiteke izena.
Urtero egiten duen bezala, Hondarribiko Udal Liburutegiak literatura tailerrak emango ditu ikasturte honetan ere. Bertaraturikoek lanei buruzko “iritziak trukatu eta elkarrekin solasteko aukera izango dute”.
Hilean behin izango dira tailerrak, eta dinamizatzaileak irakurritako liburuei buruzko “eztabaidak eta hausnarketak bultzatuko ditu”. “Helburua irakurketa sustatzea eta literatura inguruko gogoeta kolektiboa bultzatzea da”.
Hala, hiru tailer izango dira guztira. Lehena, Cita con el libro izenekoa, astearte eta asteazkenetan 16:15etik 17:45era emango da gaztelaniaz. Bigarrenik, Liburuaren hitzordua euskarazko tailerra ostegunetan izango da, 16:15etik 17:45era. Azkenik, Un sábado, un libro tailerra larunbatetan emango dute, gaztelaniaz, 11:30etik 13:00etara.
Parte hartu nahi duen orok Udal Liburutegian edo 943 11 12 85 telefono zenbakira deituz eman dezake izena.

