Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irungo laguntza Ruandan, Paraguaien eta Kolonbian

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak Irungo Udalaren dirulaguntzak erabiltzen ditu munduan zehar proiektu ezberdinak gauzatzeko.

Kabuga (Ruanda) herriko zubi bat, konpondu ondoren.
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/09/16

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak iragarri du hainbat proiektu garatuko dituela munduan zehar Irungo Udalak baliatutako diru laguntzarekin. “Urteak daramatzagu lankidetza egonkorra izaten Irungo Udalarekin, nazioarteko esku- hartzeetan jarraitutasuna eta iraunkortasuna bermatzeko”, adierazi du Behar Bidasoak. Hiru herrialdetan egingo dituzte esku hartzeak: Ruandan, Paraguaien eta Kolonbian. Guztira, 69.300 euroko diru laguntza jaso du erakundeak.

Ruandan, Fukwe, Munoga eta Ngamba herrien arteko errepidean zubi bat eraikiko dute. 2007. urtean eraiki zuen zubia bertako komunitateak, baina azkeneko euriteak kalte larriak eragin ditu bertan. Zubi horrek 17.400 pertsona elkartzen ditu, hiru herrien artean, eta puntu garrantzitsua da eskualdeko merkataritzarentzat. 15.300 euroko gastua izango da zubikoa, eta aurreikusten dutenez, bi hilabetetan osatuko dute.

Ruandan ere, Kabuga herrian etxebizitza duinak eraikitzeko proiektua aurkeztu du Behar Bidasoak. Lau etxebizitza eraikiko dituzte, diru laguntzarekin erositako lur batean. Etorkizunean hamabi etxebizitza eraikitzeko proposamena mahaigaineratu du Behar Bidasoak, horrela, bertan komunitatea eta zerbitzu sare bat sortzeko helburuarekin. Etxebizitzetan 34.000 euro inbertituko dituzte.

Alfabetizazio prozesua

Paraguaien, 20 familia laguntzeko proiektua garatu dute. Abai herriko ur hornidura sistema hobetzeko inbertsioa egingo dute, eta horrez gain, zentro komunitarioa indartuko dute. Familien egoera hobetzea dute helburu, haiei ere laguntza zuzena emanez, hala nola haien baratzak hobetuz. Kolonbiako Pereira hirian emakumeen hezkuntzan murgilduko da gobernuz kanpoko erakundea. “Hezkuntza arauturako sarbiderik ez duten emakumeentzako lan- eta enpresa-gaikuntza emango da, haien autonomia ekonomiko eta sozialari lagunduz. Gainera, helduentzako alfabetatze-ikastaroa egiteko aukera mantentzen da, batez ere emakume indigenentzat, prestakuntza-tailerretarako sarbidea erraztuz eta gizarteratzeko aukerak zabalduz”. Azken bi proiektu horietako bakoitzean 10.000 eurorekin lagunduko du Behar Bidasoak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.