Jaizkibel konpainiak gaur egingo du azken entsegua
Hilaren 8an izango da Hondarribiko Alardea, eta bertan izango da Jaizkibel konpainia. Atzoko entseguan izan zen HITZA.
Jaizkibel Konpainiaren entseguko irudi bat. Imanol Saiz Gomez de Segura Hilaren 8an izango da Hondarribiko Alardea, eta, bertan desfilatuko du Jaizkibel konpainiak. Aurtengoan, lehenengoz izango da udalbatzak eskaintzen duen aurreskuan, eta honezkero prestaketa lanak egiten hasiak dira. Atzo Jaizkibel konpainiak bigarren entsegua egin zuen, eta bertan izan zen HITZA. Gaur egingo du konpainiak azken entsegua.
Jarraian, atzoko entseguko zenbait irudi.

