Bere izenean herriko establezimenduetara deiak egiten ari direla salatu du udalak
Iruzurra izan daitekeela jakinarazi du udalak, ez baita bera dei horiek egiten ari.
Iruzurra izan daitekeenaren berri eman du Hondarribiko Udalak. izan ere, haren izenean ari dela dion pertsona bat, herriko establezimenduetara deitzen ari da eta lokalen gaineko informazio zehatza eskatzen. Udalak argi adierazi du ez dela bera deiak egiten ari, eta beraz, iruzurra izan daitekeela.
Hori horrela, deia jasotzen duten dendariei kasurik ez egiteko eskatu die udalak, eta udaltzaingoari edota BAZ zerbitzuari emateko deiaren berri.

