Hondarribia B ontziak KAE1 Ligan jarraituko du
Castron (Kantabria, Espainia) jokatu den play offaren bigarren jardunaldian Ama Guadalupekoaren ontzia izan da azkarren, baita play offaren irabazlea ere.
Hondarribi B ontziko arraunlariak Caastron gaur estropada bukatuta. Asko zuten jokoan eta lortu dute helburua. Hondarria B ontziak KAE 1 Ligan lehiatzen jarraituko du datorren denboraldian. Play offaren bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Ama Guadalupekoaren eskifaiak, Hibaikak, Camargok eta Portugaletek, eta Hondarribia izan da azkarrena.
Tarte handiarekin irabazi dio atzoko irabazle izan zen Hibaikari. Azken hori, hirugarren sailkatu da gaurko estropadan, Hondarribia eta Camargoren atzetik. Itsaso nahasian gehiago izan dira Hondarribikoak eta erraz irabazi dute.
Gaurko garaipenarekin eta Hibaikari puntu bat ateratan, irabazle izan dira.
Eguraldi makurra gorabehera, zaleak izan dituzte babesa erakusten tripulazio guztiek.
Juanjo Ausan berdeen delegatuak helburua lortu dutela adierazi du: “Mantentzea zen helbburua, atzo bigarren egin genuen errekako estropadan, 3:68 segundoko aldea atera zigun Hibaikak. Gaur estropada polita egin dugu eta helburua lortu dugu. oso oso pozik gaude”
Gaurko estropadaren denborak ikusteko klik hemen.

