Udal Euskaltegian izena emateko epea astelehenean hasiko da
Irailaren 12a izango da matrikulatzeko azkeneko eguna; modu telematikoan egin beharko da. Ikasleen onarpenean berritasunak izango dira.
Urdanibia plazan dago Udal Euskaltegia. Irungo Udal Euskaltegietako ikastaroetan izena emateko epea datorren astelehenean —irailak 1— hasiko da. Udaleko Hezkuntza arloak nabarmendu duenez, irailaren 12ra arte (ostirala) iraungo du matrikula epeak.
Matrikulatzeko eskaria modu telematikoan egin beharko dute, udalaren Egoitza Elektronikoan edo hirian dauden autozerbitzu terminaletan. Prozedura egiteko sinadura elektronikoko sistema bat beharko dela gogorarazi dute (Irun Txartela, BakQ…).
Eskaria egiteaz gain, mailaketa proba egin behar dela adierazi dute, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Izen-ematea egin ondoren, mailaketa proba egiteko 943 505 273 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.
Bi ikastaro mota
Ikastaroetan izena emateko interesa dutenek bi motetako batean eman ahal izango dute izena Honakoak dira:
- Hiru hilabeteko ikastaroa trinkoa. Urriaren 1etik abenduaren 19ra, 4 orduko eskolekin egunero, 9:00etatik 13:15era.
- Ikasturte osoko ikastaroetan. Urriaren 1etik ekainaren 19ra, asteko bost edo sei eskola ordurekin, ordutegi aukera zabalarekin.
Bigarren eta hirugarren hiruhilekoetako ikastaro trinkoen berri aurrerago emango dutela iragarri du Irungo Udalak.
LANNAHI
LANNAHI egitasmoaren onuradunek 20 euro ordainduko dituzte ikastaro trinko bakoitzeko.

