Hurrengo astean hasiko dira Artiako eskailera mekanikoak konpontzen
Martxoan abiatu ziren mantentze lanak, baina aurreikusitakoa baino arazo larriagoa zen. Hurrengo astean hasiko dira eskailerak konpontzen, eta bi aste inguru iraungo dute lanek.
2007an ezarri ziren Artiako eskailera mekanikoak, Juan Thalamas Labandibar eta Dario de Regoyos arteko eta Dario de Regoyos eta Berrueta Pintorearen kaleen arteko atal banarekin. Haatik, martxoan azken atalaren mantentze lanei ekin zietela, aurreikusitakoa baino matxura larriagoa zegoela ikusi zuten, eta orain arte itxita egon da.
Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak konpontze lanak datorren astean hasiko direla jakinarazi du, eta bi aste inguru iraungo dutela iragarri dute. Hala ere, eskailerak konpondu bitartean Dario de Regoyoseko igogailua erabili daiteke ordezko aukera gisa.

