Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Hondarribiko Jai Nagusietako egitaraua aurkeztu dute

"Elkarbizitzan, errespetuan eta berdintasunean" oinarritutako egitaraua da osatu dutena, eta herritarrei ere balio horien baitan jokatzeko eskatu du udalak.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/08/29

Hondarribiko Udalak 2025eko Hondarribiko Jai Nagusietako egitaraua aurkeztu du gaur goizean. Azaldu dutenez “elkarbizitzan, errespetuan eta berdintasunean” oinarritutako egitaraua da osatu dutena. 

Igor Enparan alkateak eskerrak ematen hasi du prentsaurrekoa; herriko jaien programazioa prestatzeko parte hartu duten herri eragile, norbanako zein udal teknikari guztiei eman dizkie eskerrak, baita jaietan lan egingo duten guztiei ere. Eta segidan, Ortzi Alonso Kultura zinegotziari eman dio hitza, egitarauaren xehetasunak azal zitzan. 

Herriko elkarte eta herritarrekin elkarlanean osatutako egitaraua dela nabarmendu du Alonso zinegotziak lehenik. Aurten 34 elkarteren laguntza jaso dute eta guztira 100 ekitalditik gora antolatu dituzte, egun ofizialen aurretik zein bitartean burutuko direnak. Horiek gauzatzeko 450.000 euroko aurrekontua baliatu du udalak. Programa gaurtik aurrera izango da eskuragarri. 

Besteak beste, iaz martxan jarritako familia kontzertuari jarraipena eman, garai batean egiten zen bizikleta proba berreskuratu, eta Gazte Kanttuari jarraipena eman diote. Gainera, aurten kontzertuak hilaren 5ean hasiko dira. Ikus kontzertuen egitaraua.

“Guztiontzat atsegin eta seguru izango diren jaiak” gauzatzea izan da udalaren asmoa eta horretarako adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatzeaz gain prebentzio neurriak hartu dituzte ere. Lupe Queiruga Osasun zinegotzia izan da horiek azaltzearen arduraduna.

Lehenik eta behin, Hondarribian erasoek kabidarik izango ez dutela adierazi du zinegotziak, eta dei egin die herritarrei indarkeria matxisten zein bestelako indarkeria moten aurrean jarrera aktiboa izatera.

“Kaleak denonak izateko seguruak izan behar dira”, adierazi du zinegotziak, eta horregatik, azken bi urteetan egin bezala jaiak iraun bitartean bi puntu more ezarriko dituzte, indarkeriaren aurkako informazioa zabaldu eta arreta eskaintzeko. Irailaren 3an, 4an, 5ean, 6an, 8an, 9an eta 10ean San Pedro kalean ezarriko dute puntua, 20:00etatik 23:00etara. Aldi berean, irailaren 6an, 8an, 9an eta 10ean gaueko 23:00etatik goizeko 08:00ak arte ezarriko dute bigarren puntu morea. Kasu honetan  Itsas Etxean kokatuko da.

Bestalde, Udal Prebentzio Komunitario zerbitzuak Ondo pasa baina ez pasa kanpaina landu du, eta zinegotziak zehaztu duenez herritar guztiei zuzenduriko kanpaina da, ez soilik gazteei zuzendurikoa. Aurten batez ere, norberaren jarreraren arduran, mugikorraren erabileran, drogen kontsumoan eta bestearekiko errezpetuan ezarri dute fokua. Kanpaina kalean, tabernetan, txosnagunean eta sareetan ikusi ahal izango da.

Gainera, berrikuntza gisa, bizikidetzaren aldeko kartelak jarri dituzte jaigune nagusien inguruko eramuetan, atseden hartzen ari diren herritarren atsedena errespetatzea eta espazio publikoak arduraz erabiltzea gogorarazteko.

Alardea antolatzeko dekretua

Hondarribiko jaiak jai partehartzaileak direla gogorarazi du jarraian alkateak, eta Alardea ere horren eredu dela esan du. “Egun horretan milaka hondarribiarrek hartzen dute parte desfilean, eta beste hainbatek txalotzen ditu”.

Ekitaldi jendetsuek antolaketa zehatza eskatzen dute, eta horri begira, aurten sinatutako baimenak emateko dekretua izan du hizpide alkateak.

Alardearen desfilea toki eta ordu berean egiteko eskaerak jaso ditu udalak, Hondarribiko Alardeko Jaizkibel Konpainiaren aldetik, bai Hondarribiko Alardearen Ondarea Sustatzeko Elkartearen aldetik, eta “ezinbestean” bi eskaerak onartu ditu.

“Gure aldetik adosteko saiakera egin dugu behin eta berriro, baina adostasun ezaren aurrean Alarde Eguna bizikidetzan bizi ahal izateko nolabaiteko antolakuntza jasotzen du dekretuak” adierazi du alkateak.

Kale erabileraren antolaketa zehazteko dekretu bakarra onartuko du, eta bertan konpainien kokapena, formakuntzarako ordutegiak, geldiuneak eta segurtasun distantziak arautuko dira. 

“Aurrerapen adierazgarririk” lortu ez duten arren, aurten iaz emandako urratsak egonkortzeko helburua dutela onartu du alkateak. Beraz, aurtengo irailaren 8an Gernikako Arbolatik irtengo da Jaizkibel konpainia, iazko ordutegi berean, eta ibilbide bera gauzatuko du.

Hori bai, Gernikako Arbolan Jaizkibel eta HAOSE ezberdintzen dituen kokalekua [iaz zenbaitek segurtasun eremu izendatu zutena] herritarren elkargune izateko gunea izango dela zehaztu du alkateak. Gune horri “herritarren elkargunea” deituko diote.

Berrikuntza gisa, aurten, Jaizkibel Konpainiak irailaren 7an egiten den Salbean presente egoteko eskaera egin du eta eskaera horrek Hondarribiko marko juridikoa errespetatzen duen heinean, “hau da, guztiek dute eremu publikoan egoteko eskubidea”, HAOSEk zein Jaizkibelek bere espazio propioa izango dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.