Eli eta Ana, 'Elkarrekin' proiektuaren laugarren atalaren protagonistak
Guztion Alardea taldeak 'Elkarrekin' proiektuaren laugarren atala kaleratu berri du. Datozen asteetan gainerako lau atalak kaleratuko dituzte.
Eli eta Ana dira laugarren ataleko protagonistak. Guztion Alardea taldeak abiatu duen Jaiak elkarrekin proiektuaren laugarren atala kaleratu berri dute. Aurtengo jaiak elkarrekin nahi dituztela aldarrikatzeko, beste ekintzen artean, zenbait ikus-entzunezko atal lantzen aritu dira azken asteotan, eta taldeak atzo bertan kaleratu zuen egitasmo honen barruko laugarren atala. Eli eta Ana dira oraingo protagonistak. Datozen asteetan gainerako lau atalak kaleratuko ditu Guztion Alardeak.
Irailaren 8ari begira, deialdi berezia egin diete soldatu bezala desfilatu nahi duten emakumeei, oraindik izena emateko aukera baitago.

