Hilaren 30eko bertso jaialdia, Santiago kaleko plazan
Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Iturriagak abestuko dute jaialdian.
Hondarribiko Udalak bertso jaialdia antolatu du Lankurekin lankidetzan hilaren 30erako. Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Iturriagak parte hartuko dute bertan. Karlos Aizpurua izango da gai jartzaile.
Santiago kaleko plazan jarri dute hilaren 30eko hitzordua, 20:00etan. Eguraldi txarra eginez gero Itsas Etxea auditoriumean izango da.

