Talde turistikoak mugatzeari buruzko udal ordenantza, bihartik abian
Ordenantza berriaren helburua jarduera turistikoa arautzea da, "herritarren bizikidetza bermatzeko, ingurune urbanoaren iraunkortasuna sustatzeko eta ondare kulturalaren errespetua ziurtatzeko".
Bihar (hilak 23) sartuko da indarrean talde turistikoak mugatzeari buruzko udal ordenantza berria, gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean behin-betiko testua argitaratu ondoren. Honen helburua, udaleko iturrien arabera, “Hondarribiko jarduera turistikoa arautzea” da, “herritarren bizikidetza bermatzeko, ingurune urbanoaren iraunkortasuna sustatzeko eta ondare kulturalaren errespetua ziurtatzeko”.
Iragan urteko ekaineko bilkuran Abotsanitz eta EH Bildu taldeek adostutako mozioa onartu zuten. GAOra bidali zen eta behin-behinekoz argitaratu ondoren, helegite edo proposamenetarako epea ireki zuten. Helegite horiei erantzun ondoren, bihartik abian izango da ordenantza berria.
Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan.

