Irundar bat hil da Pirinioetan
Carlit menditik jaisten ari zela izan zuen ezbeharra. Haren bikotekidea onik atera da.
Ezbeharra izan zen atzo Pirinioetan, Carlit mendiaren (Cerdanya, Herrialde Katalanak), tontorrean hain zuzen. Irungo 67 urteko mendizale bat hil zen atzo, egoera meteorologiko txarrek baldintzatuta, erorketa bat izan zuen. Karlos Santiago zuen izena zendutako gizonak, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakasle izan zen, erretiroa hartu arte.
NAIZ-ek jakinarazi duenez, haren bikotekidearekin zihoan zendutako gizona, eta onik atera da bera.
HITZAk jakin duenez, Irungo Mendizaleak taldeko kide zen, eta gainera, Oiartzungo Girizia mendi taldearekin irteera askotara joandakoa zen Santiago. Irungo Kepa Ordoki Elkarteko kide aktibo ere zen.

