Espaloiak hobetu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko kanpaina abiatu du udalak
Teodoro Murua eta Errotaundi kaleetan oinezkoen ibilbideak hobetuko dituzte, eta zebrabide berriak jarriko dituzte Dario de Regoyos, Policarpo Balzola, Berio eta Gaztainondo kaleetan eta Ibarrola hiribidean.
Hiriko espaloiak hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko zenbait lan abiatu ditu Irungo UDdlak. Hain zuzen, Teodoro Murua eta Errotaundi kaleetan oinezkoen ibilbideak hobetuko dituzte, eta zebrabide berriak jarriko dituzte Dario de Regoyos, Policarpo Balzola, Berio eta Gaztainondo kaleetan eta Ibarrola hiribidean.
Kanpaina honetan udalak 215.000 euroko inbertsioa egingo du, eta lanak lau hilabeteko epean bukatzea aurreikusi du erakundeak.
Lanei erreparatuz gero, Teodoro Murua kalean Artiako futbol zelaiaren aparkaleku publikoaren ondoren dagoen espaloi zatia zabalduko dute, eta era berean, argiteria hobetuko dute. Txingudi ikastolako ikasleen segurtasuna hobetzeko Errotaundi kalearen eta Jaitzubia hiribiudearen arteko bidegurutzean hobekuntza lanak egingo dituzte.
Zebrabideei dagokionez, aipatutako kaleetan eta Ibarrola hiribidean zebrabide berriak instalatuko dituzte, eta margotu ondoren, espaloiak egokituko dituzte “irisgarritasunari buruzko araudiak zehaztutakoaren arabera”.
Oztopo arkitektonikoak ere kenduko dituzte Cesar Figuerido kalean, GI-636 errepidearen Behobiako zatian eta Miguel de Ambulodi, Alcaldia de Sacas, Lapurdi, Olaketa, Salvador Etxeandia eta Izaga kaleetan.

