Adinekoei begirako dj saioa izango da bihar Kasino Zaharrean
Adinekoentzat propio sortutako festa izango da beste behin. Urrira arte dj saio hauekin jarraitzeko asmoa du kasino zaharreko kudeatzaileak.
Bihar (hilak 23) beste behin Hondarribiko Kasino Zaharrean dantza eta festa izango da nagusi. DJ saio berezia antolatu dute biharko, “adinekoentzat propio” pentsatutakoa, kasinoko iturrien arabera. Aurreko saioa “benetan polita eta hunkigarria” izan zela diote: “haien zoriontasuna bilatu nahian prestatu genuen, eta haiek gozatzeko eta dantzaz betetako espazio propio bat izateko aukera izan zezaten”. Adinekoen neurrira egindako espazio eta jarduerak eskaini nahi dizkiete, eta haien erantzuna sekulakoa izan da. Bihar ere kasinoa lepo beteta izango da, ziur.
Urrira arte emanaldi hauekin jarraitzeko asmoa dutela iragarri dute.

