Julen Basterra 'Txanika' hondarribiarra, Grand Slamerako prest
Grand Slamean estreinatuko da aurrelari hondarribiarra. Gizonen aurretik Emakumezkoen Maser Series txapelketako lehen finalerdia jokatuko da Jostaldin.
Argazkia: Jai Alive. Bihar (ostirala, hilak 22) zesta puntaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute beste behin Hondarribian. Batetik, Emakumezkoen Master Series txapelketako lehen finalerdia jasoko du pilotalekuak, Tania-Arai eta Lur-Laura bikoteen arteko norgehiagoka. Lehenak dira, Jai Alivekoen arabera, “faboritoak”, baina Lur eta Laura ere fin ari dira, hortaz, lehia estua espero da. Bai ala bai, bi bikoteek irailaren 19ko finalean txoko bat egin nahi dute.
Bestetik, eta emakumezkoen ondoren, Hondarribiko Grand Slameko B multzoko ligaxkako partida bat jokatuko da Jostaldin. Julen Basterra Txanika Hondarribiko herriko pilotaria ariko da estreinakoz, Salegirekin batera Hormaetxea-Bailo bikotearen aurka jokatuko du hondarribiarrak.
Sarrerak lotura honetan eskura daitezke jada. 20:00etan hasiko dira partidak.

