Janus Lester eta 'El sentido de la birra', CBAren programazio berriari ekiteko
Irailaren 11n inauguratuko dute CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroko programazio berria, bi emanaldi handirekin. Sarrerak eros daitezke jada.
Datorren irailaren 11n CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroko programazio berria inauguratuko da, eta bi ekitaldi handirekin hasteko apustua egin du udalak. Batetik, Geltoki topaketa egingo dute Janus Lester musikarekin; bestetik, El sentido de la birra podcastaren grabaketa publiko bat egingo da, “gonbidatu sorpresa batekin”. Udalak jakinarazi du dagoeneko salgai direla bi ekitaldietarako sarrerak, lotura honetan.
Irun Zuzenean areto berrian ariko da Janus Lester musikari beratarra. Nerea Aliasek aurkeztuko du emanaldia. Aipatutako podcast ezagun hori ere Irun Zuzenean aretoan izango da.
Ordutegiak oraindik zehazteke daude.

