Nuria Culla artista donostiarra Irunen izango da ostiralean
Bossa nova, jazza, rocka, neosoula edo pop elektronikoaz gozatzeko kontzertua eskainiko du Cullak. Eskola kalean izango da, gauez.
Nuria Culla artista donostiarrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan (hilak 22) Irunen, aire zabalean gainera. Eskola kalean izango da emanaldia, eta 22:00etan hasiko dute. bertaratzen direnek askotariko estiloz gozatu ahal izango dute: bossa nova, jazza, rocka, neosoula edo pop elektronikoa. Doakoa izango dela aurreratu du Kultura sailak.
2013an hasi zuen bakarkako ibilbidea Culla abeslari, gitarrista eta konpositoreak, indie-folk eta pop alternatibo estiloetan murgilduz. 2018an bere lehen EP akustikoa argitaratu zuen (Lluvia de marzo en Venecia) eta 2021ean talde formatura egin zuen salto, I used to eta Casi nada singleekin. 2014an Hamaika gau lana kaleratu zuen, ostiraleko kontzertuan entzun eta gozatu ahal izango dena.

