Irunek %95eko okupazioa izan du uztailean
Cristina Laborda alkatea pozik agertu da turismoari lotutako datuekin. Aurtengo uztailean "maximo historikoak urratu" direla dio alkateak.
Iragan uztailean “maximo historikoak” izan ditu turismoak Irunen. Udalak emandako datuen arabera, %95eko okupazioa izan dute hiriko hotelek. Cristina Laborda alkatea pozik agertu da datuekin, eta aipatu du datuek erakusten dutela “Irun helmuga turistiko sendoa dela Espainiako eta nazioarteko bisitarientzat”.
Hirian ostatu hartu duten pertsonen jatorriari erreparatuz, kanpoko bisitariek % 5eko igoera izan dute, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Iaz ostatu gauen % 57 Espainiako bisitariek hartutakoak izan ziren, eta % 43, aldiz, nazioartekoek. Aurten, baina, “igoera nabaria” izan dela diote udaleko iturriek, kanpotarrak izan baitira bereziki (% 48), atzerritik iritsitako % 52aren alboan. Bataz beste, bisitariek bi gau egin dituzte Irunen.
Laborda: “Irunek oso okupazio datu altuak izan ditu bigarren urtez jarraian, eta horrek erakusten du hiri erakargarria dela turistentzat. Erakundeetatik, eskaintza zabal, jasangarri eta kalitatezko baten alde egin jarraituko dugu, lurraldearen barruan dugun posizio pribilegiatuari eusteko”, erantsi du.
Datu eta xehetasun gehiago kontsultatzeko, jo webgune honetara.

