Sustoz eta barrez lehertuko dute San Juan plaza
Maite Guevara konpainiak 'Susto' izeneko antzezlana taularatuko du San Juan plazan larunbatean, gauez.
Larunbat honetan (hilak 23) antzerkiaz aire zabalean gozatzeko aukera izango da Irunen. Izan ere, Maite Guevara konpainiak Susto antzezlana taularatuko du San Juan plazan, gauez gainera. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Umore ikuskizun beldurgarria izango dela aurreratu dute Kultura saileko iturriek.
Sinopsia: Lau komediagilek El castillo del terror filmean egiten dute lan, eta jende gutxi joaten da bertara. Kontuak aspaldi ez dira ateratzen eta haien bizimoldea hari batetik zintzilik dago. Gaur da bere azken aukera show handi bat egiteko eta jendea beldur dardarka. Horrela, agian, berehala kaleratzea saihestuko dute. Dena askoz errazagoa izango litzateke haiek ez balira hain zuzen beldur handiena dutenak.

