Enrique Aizpiolearen bakailaoa, aurtengo onena
Joan den larunbatean jokatu zuten Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketa Damarri plazan. Lehia estua izan zen.
Lehia estua izan zen joan den larunbatean (hilak 15) Damarri plazan. Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketaren hamaseigarren edizioa jokatu baitzen bertan, 17 plateren artean onena aukeratu zuten. Beroa izan bazen ere, giro bikainean igaro zen larunbatekoa.
Enrique Aizpioleak kozinatu du aurtengo pintxorik onena, berak jaso zuen lehen saria. Bigarren plater onena Manuel Suarezek egin zuen, eta hirugarrena, berriz, Pedro Barahonak.
Zumardikoak elkartekoek partaide guztiei, epaileei eta babesleei eskerrak eman dizkiete, haien “lana eta profesionaltasunagatik”.
Epaile gisa, honakoak aritu dira: Gorka Txapartegi (Alameda jatetxea), Amaia Urdangarin (Badia taberna), Adur Arrieta (Tatapas), Arantza Ayala (Laia jatetxea), Iñaki Gezala (Batzoki jatetxea) eta Alberto Santymar (Bacalao Santymar).

