'Elkarrekin' proiektuaren bigarren atala kaleratu du Guztion Alardea taldeak
'Ianire' izeneko ikus-entzunezkoa kaleratu berri du herritar taldeak, 'Jaiak elkarrekin' proiektuaren barruan.
Aurtengo jaiak elkarrekin nahi dituztela irudikatzeko Jaiak elkarrekin izeneko proiektua abiatu berri du Guztion Alardea taldeak. Aurten sei urteko ibilbidea beteko du herritar taldeak, eta egindako lanari jarraipena emateko asmoz, zenbait egitasmo bildu dituzte Jaiak elkarrekin proiektuan, tartean, aurrekoan auzolanean margotutako mural herrikoia.
Azken asteetan zenbait bideo zabaltzen ari dira euren sare sozialetan, atalka, Elkarrekin izeneko egitasmoaren barruan. Orotara zortzi atal kaleratuko dituzte datozen asteetan, eta azken egunetan honen bigarren atala kaleratu dute, Ianire izenekoa.

