Bi arkitekto tekniko eta lau administrari bila ari da udala
Irailaren 12ra bitarte egin daitezke eskaerak. Udalak "ahalik eta zerbitzu egokiena" eskaini nahi die herritarrei.
Hondarribiko Udalak jakinarazi berri duenez, sei lanposturen lehiaketa oposizio bidez betetzeko hautaketa prozesua abiatu dute. Zehazki, bi arkitekto tekniko eta lau administrari berri behar ditu erakundeak. Hala, irailaren 12ra arte eskaerak egin daitezke.
Igor Enparan alkateak eman du deialdiaren berri: “Azken hiletan Hondarribiko Udala lan handia egiten ari da administrazioan lanpostuak egonkortuz eta deialdi berriak eginez, helburu argi batekin: ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzea gure herritarrei. Ildo horretatik dator egin berri de deialdia.
Lotura honetan, arkitektoen deialdia; honetan, berriz, administrariena.

