Bertako folk musikaz gozatzeko aukera larunbatean
Folkesi talde irundarrak kontzertua emango du Eskoleta kalean, gauez.
Larunbat honetan (hilak 16) folk musikaren jarraitzaileek hitzordua izango dute Irunen. Izan ere, Folkesi bertako taldeak kontzertua eskainiko du Eskoleta kalean, gauez. 22:00etan ekingo diote emanaldiari.
Udalaren arabera, bertaratzen direnek “jai giroko proposamen batez” gozatzeko aukera izango dute. Julio Bravo (gitarra), Beñat Perez (boza), Marta Ezeizabarrena (biolina) eta Mikel Aldalur (flauta) musikari irundarrek dantzan jarriko dute kalea.

