Antzerkia eta musika, iganderako proposamena
Gorakada Teatro konpainiak 'Bermutaren Kermessea' izeneko antzezlana taularatuko du San Juanen, aire zabalean.
Igande honetan (hilak 17) San Juan plaza antzoki bilakatu da, Bermutaren Kermessea izeneko antzezlana taularatuko baitu Gorakada Teatro konpainiak. 12:00etan izango da emanaldia, eta ez da inolako sarrerarik ordaindu beharko. Emanaldi musikatua izango dela aurreratu du udalak, eta ordubete inguruko iraupena izango duela.
Sinopsia: Bermutaren orduan, kaleak jendez mukuru daudenean, musikari talde batek publikoa biltzen du kalejira baten estiloan, dantzarako eremu batera eramateko. Hara iritsi artean, egoera erdi ahaztu ugari biziko ditugu, alderik alde zebiltzan txerpolari ibiltari horiek sortuak, hizlari bizkor eta salezinaren saltzaile trebeak baitziren.
Dantzalekura bilduta, nazioarteko aire ezagunen artean, publikoak dantzaldi batez gozatuko du, dantza lehiaketa, bikote aldaketak eta beste joko batzuk tarteko. Ikuskizunari amaiera emateko, bermuta dastatuko dute, eta urdaiazpiko bat eramango dute opari lehiaketaren eta jokoaren irabazleek.

